ZIZAREA TA KAKALARDOA

Zizarea eta kakalardoa lagunak ziren, ordu luzeak ematen zituzten hizketan. Kakalardoak jakin bazekien lagunak muga ahalmen urriak: ikusmenean; mugikortasunean... Eta kakalardoekin alderatuta oso-oso motela eta erdi itsua zela.

Zizareak ere bazekien lagun kakalardoa beste giro batekoa zela eta bere espezieko zizareekin alderatuta jaki ezatseginak jaten zituela, urduria, itxura zatarrekoa eta azkarregi mintzatzen zela.

Behin baino gehiagotan kakalardoaren bikote-kideak gaitzesten zion zizarearekin zeukan adiskidetasuna. Zorrozki galdetzen zion nola izaki ezgauza mugimenduetan hain mugatu horrekin elkartzeko hain bide luzeak egiten zituen, zergatikurrundik egindako agurrei erantzun ere egiten ez zien lagun haren harremanari eusten zion. Kakalardoa, berriz, isilik gelditzen zen, kidearekin sesioan ez sartzeko.

Kakalardoaren bikote-kidea hain izan zentematia adiskidetasun horren balioa zalantzanjartzen, non kakalardoak zizarearekin zeukan harremana proban jartzea erabaki baitzuen: lagunarengana ez zen berriro joango, hura bila etor zekion arte.

Egun batean zizarea hil zorian zegoelako berria iritzi zitzaion. Lagun kakarraldoa ikusi nahian egunero bere ahalmenetik hain urruti zegoen ibilbideari ekiten zion, baina ilunabarrenetan eta helburua lortu ezinik bidean atzera egin behar izaten zuen, gauaz etxeko babesa izango bazuen. Ahalegin eskerga haiek osasuna makaldu eta heriotzaren mugaraino eraman zuten zizare leiala.

Hori jakitean kakalardoa lagunarenbila abiatu zen, ordukoan, kidearen onarpenik eskatu gabe. Bidetik zenbait zomorrorekin topatu zen, eta haiek, bera ikusteko eta zer gertatu ote zitzaion jakiteko zizarearen ezinezko bidaien gora beherak, kontatu zizkioten. Nola egunero arriskuetan jartzen zen laguna ikusi nahian; txorien menpeko esparruak; inurrien lurraldeak... nola igarotzen zituen egunero, muturreko ahalegin batean.

Zizarea azken hatsa emateko zorian zegoela iritsi zen kakalardoa. Laguna lurrean zetzan. Onik zela jakiteak zenbat pozten zuen adierazi zion zizareak. Kakalardoari irribarrea eskaini, eta lasai agurtu zuen hil aurretik, lagunari ezer txarrik gertatu ez zitzaiola jakinez.

Besteen usteek eta iritziek bere adiskidetasuna kolokan jarri zutelako lotsatu zen kakalardoa. Lagunarekin olgetan eta solasean eman zezakeen hainbeste ordu galdu izanaren damua ere sentitu zuen. Eta, batez ere, nahi gabe izan ba zen ere laguna heriotzaren eskuetara bultzatu izanak min handia ematen zion. Hain bestelakoa izanda ere, hain mugatua izanda erelagun ona zela, maite eta errespetatu egiten zuela konturatu zen, gauza guztien gainetik adiskidetasuna eskaini ziolako.

Laguna galtzen dugunean gure barne zati batharekin doala ikasi zuen kakalardoak, eta nola ez, ahal dugun bitartean lagunak zaindu eta gozatu behar ditugula.

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM