HESIAREN BESTE ALDEKO IRRIBARREA

Itsas Barearen irla bateko legenardunegi batean nengoen laneko bisitan. Hainbeste aurpegi itzali eta bizi gabetuen artean, lagun hura topatzean biziki harritu nintzen. Irribarreari, begi bizi eta argiztatuei oraindik eusten zien egoera latz hartan. Esperantza galdurik zuten uhartean, eskaintza txikienari ere, modu ezin goxoago batez, eskerrak emanez erantzuten zion norbait aurkitzea ez uste handia izan zen niretzat. Bai, hainbeste gaixo etsiren artean, besteek ez bezala, gaixo hark giza alaitasunari eusten zion.

Gizon hori bizitzari hain loturik zerk iraunarazten zuen galdetu nien mediku kideei. Gaixo harena ulertzeko, goizetan zer jasotzen zuen jakin beharko nuela erantzun zidaten misterio ukitu batez. Hurrengo goizean peskizan jarri nintzen. Goizalderako ikusi nuen gizona nola hurbildu zen legenardunegiainguratzen zuen hesira. Metro pare batera edo, eseri, eta han gelditu zen, zerbaiten zain. Ez ziren oraindik zortziak izango. Emakume eder bat agertu zen hesiaren beste aldean. Aurpegian irribarre zabal eta distiratsua zeukan. Une batez, gizonari begirada gozoa zuzendu, eta haren irribarrea erantzun gisa hartuta, alde egin zuen etorritako bidetik. Bi minutu haietan mende asko kabitzen zirela iruditu zitzaidan.

Gizona argituta gelditu zen, bazirudien egun berria indarrez jasotzeko kemenaz jabetua zela.

— Emaztea da. Senarra herritik hartu eta legenardunegira ekarri zutenean jarraitu zion eta aldameneko herrira aldatu zen bizitzera. Egunero hurbiltzen da herrixkara bere maitasunak bizirik dirauela adierazteko. Argitu zidan lankide batek.

— Goizetan, ikustean, oraindik bizirik nagoena gogorazten dit. Azaldu zidan egun batzuk beranduago gaixoak berak, sendatzera joan nintzaion batean.

 

Askok, zure irribarreari, zure hitz goxoei, darizun maitasunari esker euts diezaiokete egunekoari. Ez utzi irribarre egiteari, ez besteak maitasunez artatzeari. Esan zidan, ni txabolatik irten, eta agurtu baino lehen.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM