ZENBAT URTE DAUKAZU?

Aitzinean, anglo-xajoien lurraldeetan izan zen jakintsu bat. Bere ospea zuen argitasunagatik hain handia egin zenez erregearen beraren ospeari ere itzala egiten zion. Orduan, erregeak ezagutu nahi izan zuen eta haren bila joan zen.

Ikusi zuenean, espero baino itxura gazteago iritzi zion erregeari; eta jakintza adinarekin lotzen denez lehengo galdera hau izan zion:

— Zenbat urte daukazu?

Jakintsuak horrela erantzun zion:

— Ez dakit.

Erantzunak ernegatu zuen erregea, uste izan baitzuen adarra jotzen ari zela. Berriz galdetu zion, baina, orduan, oihuka:

— Nola ez dakizula zenbat urte daukazun!? Niri adarra jo nahian ala?

Jakintsuak erantzun zion berriz, lasai asko:

— Ez jauna. Galdetu didazu zenbat urte daukadan. Nik dauzkadan urteak bizitzeko ditudanak dira, ez dagoenekoz bizi izan ditudanak, zeren eta haiek jadanik ez dauzkat.Haiek joanak dira. Beraz, entzun duzun moduan, ez dakit zenbat urte daukadan.

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM