MEATZARIAK

Kondaira hau Hego Afrikako meategi batean gertatu omen zen.Lurraren barruetan sei meatzari lanean, urrea biltzen, oso gune sakonean. Halako baten lur jausi batek tunela bete zuen. Kanpoko mundutik isolatuta meatzariak. Isilik, elkarri begirada izuak.

Egoeraren irakurketa azkarra egin zuten. Seiok eskarmentu handiko meatzariak ziren, eta bazekiten aire ezaizango zela laster hil ala biziko arazoa. Denok era egokian jokatuz gero, hiru ordurako airea izango zutela kalkulatu zuten berehala. Kanpoan lankideakonik ateratzeko lanean buru belarri ibiliko zirelako esperantza osoa zeukaten. Airea agortu baino lehen ailegatuko al ziren!

Airea ahalik eta gutxien arnastu beharko zuten. Beraz, mugimendu ahalik eta gutxien egiteko etzan ziren behearen gainean eta kriseiluak itzali zituzten. Atezuan zeuden eta oso zaila egiten zitzaien denboraren kalkulua. Menturaz, bakar batek zeukan ordularia. Eta harengana jotzen zuten eten gabe:

— Zenbat denbora igaro da?

— Zenbat falta da?

— Eta orain, zenbat?

Galderen zurrunbiloan larrialdia handitzen zihoan. Lehertzear zeuzkaten kirioak. Larritze horrek oxigeno gehiegi xahuarazten ziela eta horrek hilko zituela ikusi zuen taldeko arduradunak. Orduan erlojudunak baino ez hitz egiteko agindu zien, eta horrek ordu erdika emango zuela hogeita hamar minutuen abisua.

Esana bete zuten. Erlojuaren meatzariak ordua zaintzen zuen eta lehengo ordu erdia pasatu zenean: -Ordu erdia! Esan eta urduriaren zurrumurrua zabaldu zen, segidan, berriz isiltzeko. Baina, beldur lodia harrotu zen ilun itogarri hartan. Erlojudunak jakin zuen denbora aurrera egin ahala beldurra itogarriagoa izango zela, eta lagunak izuturik hil zitezen ez zuenez nahi, abisuak atzeratzea erabaki zuen. Horrela hurrengoa abisua zabaltzerako 45 minutu igaroak ziren. Lagunak ez ziren konturatu.

Amarruaren arrakasta ikusita hurrengo gaztigua zabaltzeko ordu bete pasatzen utzi zuen. Nahiz eta beste bostok pentsatu zein luzeak ziren tarteak, irentsi zuten. Eta horrela, erlojuak aurrera egin zuen.

Tunelaren beste aldetik salbamendu taldeak lanak azkartzen zituen. Harrapatutakoak zein sakoneran zeuden bazekiten eta garaiz ailegatzea ezinezkotzat jotzen bazuten ere, eusten zioten gogor esperantzari. Dena ematen ari ziren huste lanetan, lurraren erraiak berriz irekitzen. Luizia izan eta lau ordu eta erdira ailegatu ziren lankideengana. Denbora luzeegia! Denak hilik topatuko zituztela uste bazuten ere, seitik bost bizirik aurkitu zituzten. Bakarra ito zen airearen faltaz... ordularia zeukana.

 

 

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM