INDIOAR ERRITUA

Ezagutzen al duzu Txerokee kulturan nerabe-arotik ateratzeko erritua?

Aitak basora eramaten du gaztea.. Hor, begiak estaltzen dizkio, eta bakarrik uzten du enbor batean eserita. Bertan eman behar du gau osoa, begiak estalita, lehenengo eguzki-printzak zabaldu arte.

Gazteak ezin dio inori laguntza eskatu. Gaua gainditzen badu gizon bihurtzen da. Ezin du beste gazteekin ekintza horretaz hitz egin. Nork bere kabuz egin behar du gizon.

Gaztea, jakina, ikara liteke gauean. Denetako hotsak adituko ditu. Basapiztiak hurbil litezke. Edo, apika, beste leinu bateko etsaiak eraso. Horrela entzuten ditu haizearen txistuak eta adarren karraskak, irmo bere jarreran, begi zapia kendu gabe. Bide bakarra du hori gizontzeko.

Gau latz horren ostean, eguzki berriaren epela sentitzen du masailetan, eta, zapia kentzen du. Orduan, aitak gaua bere ondoan igaro duela ikusten du.

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 
   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas