ZERUAN AKATSA

Behin Indiako nire maisuetako bati Rameshi galdetu nion:

Zergatik zenbait lagun problema larrienetatik errez ateratzen dira eta beste zenbait, berriz,arazo txikienekin ere sufrikario handiak pasatzen dituzte. Baso baten uretan itoz.

Berak irribarrez kondaira hau kontatu zidan:

Behin bazen, bizitza osoa maitasunez bizi izan zen lagun bat. Hil zenean denek zerura joango zela uste zuten besterik ezin zen eta halako pertsona onberarentzat. Garai hartan berriz, paradisuko harrera gunea ez zebilen oso fin. Hartu zuen aingeruak mahi gaineko zerrendetan begirada azkar bat egin zuen eta izena aurkitu ez zuenez ifernura bidali zuen.

Ifernuan sartzeko,ordea, inork ez du paperik eskatzen, dirudienez. Lagun hau sartu eta hantxe gelditu zen inork inolako oztoporik jarri gabe. Egun batzuk geroago, Luzifer bera zeruko atera agertu zen mila deabruk hartuta bezala, zuzena bazait konparaketa. Pedro Deunari azalpenak eskatzen:

- Hau sabotajea duk! Ez nian hau higandik espero..ezta inolaz ere! Bai labankada gaiztoa hirea!

Pedro Deunak, harrituta, ez baitzekien Luziferren haserrea nondik zetorren, zera esan zion:

-Ez zekiat zertan ari haizen!

Luzifer, suak hartuta marru egin zion:

- Delako lagun hori heuk bidalita duk! Egundo triskantzak ari duk egiten gure artean. Denei arreta eskaintzen hasi huan. Lagunei begietara begira hitz eginez. Denei kasu eginez. Eta orain denak berdin “irribarrea” hemendik, “maite zaitut” hortik. Elkarrekin solasaldietan. Denak musuka elkar besarkatuz..Ifernuan anabasa zegok. Puta! zerua ematen dik ifernuak.. Pedro, har ezak hik heuk eta ekarri gora lehen bailehen. Ifernua ifernu behar baduzue behintzat!!”

Rameshek kontatzen bukatu zuenean begirada gozoa bota zidan eta gehitu zuen:

-Maitasunez bizi, akatsez ifernura ailegatuko bazina ere, Luziferrek berak itzul zaitzan paradisura!!

 

Arazoak bizitzaren partea dira ez utzi haiek zu pertsona mindua bihurtzen. Krisialdiak gertatuko dira inoiz beste aukerarik gabe. Bizitza zoragarri doakizu eta bat-batean maite duzun norbaiten gaixotasuna dela; herriaren hondamena dela;... eta hainbat buruhauste iturri agertzen dira. Ezin dituzu krisiak aukeratu baina bai haiei nola branka eman.

  Traducción al euskera por César Blanco (cblanco@irakasle.net)
   
 
 

Elena Fernández Bayo (artesbayo@gmail.com)

   
   
 
PINCHA ABAJO PARA CONSEGUIR LOS LIBROS DE LAS HISTORIAS
 
 
 
 
 
 

© WWW.LUZYSABIDURIA.COM

contador de visitas